Irabazi asmorik gabeko eta tokiko gizarte-ekimeneko erakundeen sare bat gara, gizarte eta hezkuntza programen bidez transformazio soziala eta komunitatea sendotzeko lan egiten dugu.
Sare bezala osatu ginen:
Bazkideen arteko elkar lana eta koordinazioa errazteko,
Hezitzaile boluntarioak eta langileak laguntzeko; lanean eta garapen pertsonalean eta profesionalean,
Astialdi hezitzailetik jaiotzen dan gure gizarte eta hezkuntza eredua bultzatzeko,
Bazkideen kudeaketaren hobekuntzarako laguntza eskaintzeko,
Eta haur, gazte, familia eta gizarteari zuzendutako programak eta proiektuak elkarrekin garatzeko.
Gure ekintzak boluntario eta profesional osotutako diziplina anitzeko taldeekin garatzen ditugu.
Gizarte eta hezkuntza proiektuetan erreferentziazko sarea izan nahi dugu, batez ere Bizkaian; etorkizunean Euskal Autonomia Erkidegoan, bai elkarteentzat, bai administrazio publikoentzat.
Gure komunitate-garapena eredua gizarte eta hezkuntzako proiektuak diseinatzeko erreferentziazko markoa izatea gura genuke, eta administrazio publikoek (udal, foru eta autonomi administrazioek) tokiko programak kudeatzeko orduan eredu honen alde egin dezatela.
Finkatutako erakundeen sare bat eduki nahi dugu, kudeaketa-talde sendoarekin eta burutzen ditugun proiektuak garatzeko gaitasuna duten langileekin.
Lankidetza:
Helburu partekatuta lortzeko, bazkideen aldetik komunean burututako lana bezala.
Gardentasuna:
Gure jarduerak era publikoan egiteko prozedura bezala (gure interes-eragileekin barne eta kanpokoa), gure oinarrien parte-hartze demokratikoaren mekanismo legitimatzaile bezala.
Trukea:
Erakunde bazkideen artean ekintzen, zerbitzuen eta esperientzien elkarrrekikotasuna.
Demokrazia:
Elkarteek osotzen duten pertsonen partaidetza bermatzen duen gobernu-eredua.
Aniztasunarekiko errespetua:
Esku hartzen dugun errealitate bakoitzari lotutako proiektuen garapena baimentzen duen irizpide bezala.
Komunitate-garapena:
Behar izatedun ezagutua, pertsonala eta erkidego garapenenan eragiten duen jarduera kontziente, planifikatuta eta sostenitua bezala.
Jasangarritasuna:
Erakundeek Kiribil Sareak proposatzen duen proiektua garatzeko daukaten gaitasuna, beren oinarriko kideak inplikatuz.
Lankidetza:
Entitate bazkideek helburu komun bat lortzeko egindako guztien arteko lana.
Berrikuntza:
Ekimen berriak ezagutzeko, partekatzeko eta ikasteko jarrera euki, gero hauek esperimetatzeko eta ebaluatzeko. Gure ekintzeei gako eta ideia alternatiboa eta berriak gehitzeko helburuarekin.