Heziketa
Kiribil Sareak, Joku ON proiektuaren barruan, familiei zuzendutako prestakuntza-tailer hau antolatu du gailu mugikorren erabilerari buruz.
Tailerrean sare sozialen, bideojokoen eta gailu mugikorren erabileran sakontzeko aukera izango dugu, Ainhoa Arruabarrena psikologo eta IKTen erabileran eta adimen emozionalean adituaren eskutik.
🔴 Nola ezarri muga eta arau argiak gailu mugikorren erabilerari buruz?
🔴 Nola hezi gure seme-alabak online informazio pertsonala partekatzearen arriskuei buruz?
🔴 Zer seinale bilatu behar ditugu gure semea edo alaba teknologiarekiko adikzioa garatzen ari den identifikatzeko?
🔴 Nola eragin dezake gailu mugikorren erabilerak errendimendu akademikoan eta nola maneiatu?
Gakoa da:
Nola lagundu gure seme-alabei modu osasungarrian?
Eman izena ekainaren 7a baino lehen ondorengo estekaren bidez:
maiatzak 30 osteguna Sustapena