Ekintzak
EUSKARA ETA GU!
Kiribil Sareak ekimen honetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.
Oso erraza da... grabatu bideo bat zuretzat euskara zer den adieraziz.
Egin ezazu topaguneko, ludotekako, elkarteko, taldeko, udaleko, familiako... kideekin.
Eta ez ahaztu beste batzuk gonbidatzea.
Abenduaren 4ra arte dugu (euskaraldia irauten duen bitartean).
*bideoa sare sozialetan jartzean, @kiribilsarea eta zure herria izendatu.
Anima zaitezte!
#kiribil2020 #euskara #euskaraetagu #euskaraldia #euskaramaitea
azaroak 19 osteguna Sustapena