Heziketa
Aste hauetan, martxoaren 2, 3, 9 eta 10ean, EHUko (Euskal Herriko Unibertsitatea) Gizarte Hezkuntzako Graduko ikasleekin ari gara OASIS metodologia ezagutarazten.
Aurreko urteetan bezala, 2021 honetan ere OASIS Bizkaia taldeak (Kiribil Sarea eta EDE Fundazioa) OASIS Jokoaren esperientzia kontatzeko eta partekatzeko aukera izan dugu, etorkizuneko gizarte-hezitzaileengana hurbilduz eta gizartea dinamizatzeko tresna honen balioa eraikitze kolektiborako jarriz.
Oraingo honetan, eta gaur egun ditugun inguruabarrengatik, modu birtualean izan da.
Covid-19 dela eta, gure komunitateetan, auzoetan eta herrietan bizi izandako esperientziei buruzko gogoeta ere egiten ari gara.
Jasotako gogoetak eta egindako lana partekatuko dizkizuegu laster.
martxoak 5 ostirala Sustapena