OROKORRA
Coloreando Aventuras eskauten gauzak ikusteko, ulertzeko eta egiteko modua jasotzen duen dokumentala da; Eskubeltz eskaut taldearen lana jasotzen du, 25 urtez eskutismoan oinarrituz hezi duena Bere zuzendari eta errealizadoreak, Gonzalo Lozak, jakitera eman du produkzioan “eskaut taldeek, eta Eskubeltz taldeak zehazki, egungo gizartearen aisialdiko eredu kontsumistaren eta hezkuntza-ereduaren arteko talkaren alde egiten dutela jasotzen dela”.
Dokumentalak irauten duen 55 minutuetan eskutismoko mugimenduaren metodologia aletzen da abenturaren bidez, baita bere ikusteko, pentsatzeko eta egiteko modua ere irteera, kanpamendu edo proiektuen bidez. Anekdota eta esperientziek bere lekua dute ere, eta argumentu osoan zehar kontatzen dira.
Aldi berean, “esperientzia eta balioetan heziketak gero eta gehiago duen inportantzia aztertzen da, baita hori enpresa-mundura indar gehiagorekin heltzen ari dela ere”, adierazi du bere zuzendariak. Kamaren aurretik 20 pertsona igaro dira: taldea sortu zutenak (guztiak hezkuntzatik erretiratuta honezkero), egun taldean dauden ume eta gazteak, eta borondatez heziketa-lana egiten duten begiraleak. Halaber, “25 urte hauetako argazki eta dokumentuak lortzeko egindako ikerketa- eta dokumentazio-lana aipatu beharra dago”, adierazi du Lozak.
Estreinaldia datorren larunbatean, ekainaren 4an, izango da, Areetako Andres Isasi Musika Eskolan. Antzokiko ateak 18:30ean irekiko dira eta sarrera doakoa da, lekuak bete arte. Proiekzioaren ostean eztabaida bat egingo da lunch baten inguruan.
“Dokumental hau ez litzateke posible izango Eskubeltz taldearen lankidetza barik, ezta Getxoko Udalaren parte-hartzea barik”, eskertu du Lozak.
Zorionak Gonzalo!
Zorionak Eskubeltz!
maiatzak 31 asteartea Sustapena