Heziketa
Pasadan astean, Alex (Kiribil Sarea) Bucarest-en egon zan, Europako Batzordeak antolatutako SOHO Training parte hartzen.
Formazio honen helburua: Europar boluntario proiektuen kalitatea hobetzea. Eta Europar Batasuneko European Solidarity Corps estrenatu barri dagoen programaren eta European Voluntary Service proiektuetan dauden pertsonen gaitasunak ere.
Formazio kurtso hau, Europar Boluntariotza ekintzak laguntzen dituzten pertsonentzat diseinatuta egon da.
Kiribil Sarearentzat egokia izan da, pasadan urtean neska bat bidali zuelako eta aurten Bizkaian 2 gazte jasoko dituelako.
4 egunetako kurtsoa izan da, Europar Boluntariotzan adituekin eta Europar Batasuneko eta herri elkartuetako 12 herrialde ezberdinetako 24 parte-hartzaileekin.
irailak 26 asteazkena Sustapena