OROKORRA
Portugaletetarrek denbora asko daramate aldarrikapen honekin; eta orain errealitate bihurtu dala esan dezakegu; Portugaleteko hornidura-azokak ateak irekiko ditu.
Udala eta Auzo Elkartearen artean hainbat eta hainbat batzar, asanblada,… euki eta gero, azkenik elkarlanerako hitzarmen bat sinatu dute.
Eraikina, elkarteek kudeatuko dute; bariku, zapatu, domeka eta jai egunetan zabalduko da, 10:00etatik 14:00ak arte eta 17:00etatik 22:00ak arte; ekintza bereziak egonez gero, orduetegia moldatuko ahal izango da.
Programazioa, adin eta gustu guztietako pertsonentzat antolatuta egongo da; guztion artean eginda.
Elkarte eta pertsonak topatzeko leku bat izatea nahi da; bertan, parte-hartzeko, ondo pasatzeko, eztabaidatzeko, proposatzeko,…
Proiektu barri hau posible izatea lan egin dozuen guztioi, zorionak! pertsonek egindako proiektua, eta pertsonentzat eginda!
maiatzak 6 asteazkena Sustapena