OROKORRA
Eskubeltz Algortako (Getxo) eskaut taldea da. Eta aurten oso pozik daude, 25. urteurrena ospatzen dute.
Haren helburua da aisialdian heztea 8 eta 18 urte bitarteko neska-mutilak. Asteburuetan jarduerak, mendiko irteerak, proiektu humanitarioak, eta abar egiten dira, gazteen adinaren arabera. Uztailean une garrantzitsuenetako bat gertatzen da: udako kanpalekua. Hemen, bi astez, naturaz inguratutako leku batera joaten dira. Gaur egun 15 pertsonako begirale-taldea, guztiz boluntarioak, eta 120 gazte inguru daude. Gainera, taldean bi batzorde daude, gurasoek eta begirale ohiek eratuak.
Datorren zapatuen, ekainaren 11an, herriko pertsona guztiekin ospatu nahi dute festa haundi batekin:
Oso ondo pasa eta Zorionak Eskubeltz!
ekainak 8 asteazkena Sustapena