OROKORRA
Kiribil Sarea-ko elkarte batek, Umeak kalean, proiektu oso interesgari bat martxan jarriko du. Kasu honetan, hartzaileak familiak dira.
Gurasoek eta haien seme-alabek, euskaraz mintzatzeko jolas desberdinak egingo dituzte. “Jolaski” 2 eta 11 urte bitarteko ume eta hauen gurasoei zuzenduta dago.
Nahiz eta ikastaroa euskaraz izan, jolas egokiak antolatuko dira, guraso erdaldunek eta Euskara maila txikia dutenek parte-har dezaten.
Ekintza hau larunbata goizetan burutuko da; eta urriaren 5ean hasiko eta abenduran 14an amaitu (jai egunak izan ezik). Eta Alde Zaharreko Arategizar kalean, 2 zenbian, Umeak Kalean elkarteak dituen lokaletan ospatuko da.
Apuntatzeko, hurbil zaitezte datorren urriaren 5ean, larunbata, 11etatik 13ak arte goian aipatutako lokaletara; gainera izena emate debaldekoa da.
Ekimen oso polita da, anima zaitezte parte-hartzean.
urriak 2 asteazkena Sustapena