OROKORRA
Getxoko udaletxetik, gazteriari dagokionez, zerbitzu berri bat zabalduko da Romoko kultur etxe berrian, Gazteleku zerbitzu berri bat hain zuzen ere.
Aisibizia izango da kudatuko duen elkartea.
Hau martxan jartzeko, parte hartze prozesu bat martxan jartzen ari gara non haiek (gazteak) izango diren prozesuaren erdigunea eta erabakiak hartzen dituztenak.
Gure helburua da, haiek erabakitzea nolako espazioa nahi duten eta zertarako erabiliko dugun. Horretako ekintza bat antolatu dugu otsailak 24 larunbata, arratsaldeko 18.00tan, Romoko Kultur Etxe berrian. Gaztelekuko atean zabalik egongo dira 17.00tatik 22.00tara, bertatik pasatu eta nahi diren ideia guztiak proposatzeko. Egun horretan bertan, hurrengo ekintzen datak zehaztuko ditugu.
Hona hemen gazteei bidalitako mezua:
Kaixo Gazte!
Aspertuta eta nekatuta zaude eguraldi kaxkar honekin inora joaterik ez daukazulako? Leku bero eta dibertigarri bat nahi duzu? Zuk eta zure lagunek dituzuen ideia eta ekintzak aurrera eramateko leku baten bila zaude? 11 eta 17 urte bitartean badituzu, etorri zaitez otsailak 24, larunbata, arratsaldeko 18.00tan Romoko Kultur Etxera (Santa Eugenia plazan). Espazio berri bat dago zuen zain! Etor zaitez larunbatean eta erabaki ezazu nola apainduko duzuen eta zein motatako ekintzak egin ahal ditugun bertan.
Animatu eta parte hartu!
*informazio gehiago argazkia sakatzen.
otsailak 22 osteguna Sustapena