Heziketa
Kiribil Sareak, Bizkaiko Foru Aldundia eta EDE Fundazioarekin batera, BE PART proiektua antolatu dugu.
Bere helburua da gazteen partaidetzarako eta ahalduntzerako ekimenak garatzea, Europa mailan eta udalerri mailan; horretarako, hurrengo bi urteetan egingo diren hainbat ekimen biltzen ditu proiektuak.
Lehen formazioa maiatzan ospatu zan, “The Peace Building”.
Jarraian, ekimen barri bat azalduko dizuegu, “Partaidetza Training”.
Partaidetza Training formazio honetan europar eta eraikuntza sozialean partaidetzak duen garrantzia landuko da; gazteen partaidetza faboratzen duten estrategiak diseinatzen edota parte-hartzen dituzten proiektuetan. Formazio honen helburua, taldeko partaidetza laguntzen dituzten ikastaldi prozesuen bidez, gizarte aktibo baten sustapena lortzea. Kurtsoa, metodologia aktiboan eta esperientzian oinarrituko da; lan taldea eta erreflexio eta proposamen komunak sustatzen. Formazioak proiektu ezberdinetara bisitak proposatuko ditu; parte-hartzaileek Training-an ikusitakoa hobeto uler dezaten.
Training-a abenduaren 1, 2, 3 ,4 eta 5ean izango da, Boluntan eta Errekalde Aretoan (Bilbo).
Hortaz, honako baldintzak betez gero:
Bidal dezakezu zure curriculuma honako helbidera, urriaren 30a baino lehen: bizkaiabepart@gmail.com
Mintegiaren programa ondoko estekan dago jasota: www.gaztebizz.com/bepart.
urriak 22 asteazkena Sustapena