OROKORRA
Kiribil Sarea-tik, Umeak Kalean elkartearekin batera, Garcia Rivero ikastetxean proiektu interesgarri bat martxan jarri dogu.
Esperientzia hau, orain dala hilabete batuk Umeak Kalean elkarteak Bilboko Alde Zaharreko beste eskola baten egin zuen.
BIZIKI deitzen da; jokuaren bitartez, gurasoen eta seme-alaben arteko euskararen erabilpena sustatu nahi da.
4 saio izango dira; bakoitzak ordu bateko iraupena; joku eta dinamika ezberdin izango ditu, dinamizatzaile baten laguntzarekin.
Maiatzaren ostegun guztietan, 17:00etatik 18:00ak arte, eskolako atzeko patioan; euria bada, hallan egingo da.
Ikastetxeko familia guztientzako esperientzia oso positiba izatea espero dogu.
maiatzak 12 asteartea Sustapena