Heziketa
Harribide Fundazioak, Etxebarriko Kukullaga ikastetxean sare sozialen inguruko proiektu bat aurrera eraman du.
Proiektuak klase bakoitzean 3 saio izan du, eta 5º eta 6 mailako gazteei zuzenduta egon da.
Gauza guzti hauek landu dira: Sare sozialak zer dira, “TIC”en erabilera, beren sare sozialetan pribatutasunak zelan dituzten, nola etiketatu, argazki eta bideoen erabilera,… eta “TIC"-ek dituen gauza onak.
Guztira, 120 gazte inguru parte-hartu dute.
Ebaluaketa hain ona izan danez, beste antzeko proiektu bat hasi dute, baina oraingoan, gazte nagusiekin; konkretuki, DBHko 1º eta 2º mailakoekin.
Proiektu hau, “Kiribil Sarean 2.0” oinarrituta dago…; orain dala urte 2 egindakoa; Kiribil Sarea-ko elkarteen gazte, hezitzaile eta gurasoei zuzenduta egon zana.
Ikasleak egindako bideo bat eransten dizuegu; bertan lana guztia ikusten da.
http://www.kukullagaikas.com/2013/05/blog-post.html
maiatzak 20 astelehena Sustapena