OROKORRA
Astialdi Foroak, argazki lehiaketa bat antolatu du… oso erraza da… ona hemen Informazioa guztia:
GAIA
Astialdian burutzen den boluntariotza ezagutzera ematea: bertan ematen diren esperientziak, baloreak, talde lana... argazkien bidez jaso.
PARTE-HARTZAILEAK
Euskadiko astiladi arloko boluntario eta elkarteentzat.
Parte hartzeko bi bide daude:
ARGAZKIAK BIDALTZEKO EPEA
Abenduaren 4an bukatuko da lehiaketa. Eguerdiko 12:00ak arte bidali ahal izango dira argazkiak.
SARIAK
Irabazleari, 300 € emango zaizkio bere astialdi talde/elkartean beharrezko materiala erosi ahal izateko, ekintza berezi bat antolatzeko...
*Dirua zertarako erabiliko den justifikatu behar izango da. (jarraipena egingo zaio)
Parte-hartzen duten guztiek ere opari bat izango dute, sari banaketara arte sorpresa izango dena. Gainera, argazki irabazlea eta epaimahaiak aukeratzen dituen hoberenak, urtarriletik aurrera Bilbo, Donostia eta Gasteizen zehar burutuko den erakusketa ibiltari batean parte hartuko dute. Argazkiak inprimatzea eta erakusketa prestatzen Astialdi Foroak kudeatuko du.
EPAIMAHAIA ETA IRIZPIDEAK
Honako kideek osatuko dute lehiaketaren epaimahaia: Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko Batzorde Iraunkorreko kide bat, EGK-ko langile bat eta Astialdi Foro bakoitzeko ordezkari bat.
Honako irizpideak izango ditu kontutan epai mahaiak:
Aukeran ere boluntario izatearen zergatia azaldu daiteke. Oinarri hauetan zehaztutako baldintzak betetzen ez dituzten lanak baztertzeko eskubidea du epaimahaiak. Epai mahaiaren erabakia abenduaren 14 eta 18 bitartean ezagutzera emango da. Sari banaketa 2016an egingo diren erakusketarekin batera izango da.
ARGAZKIEN EZAUGARRIAK eta BIDALTZEKO BIDEA
Proposatutako gaiarekin bat etortzeaz gain, honako baldintzak bete behar dituzte argazkiek:
-Izen abizenak
-Harremanetarako telefonoa (mugikorra)
-Elkartearen izena
-Argazkiaren izenburua deskribapen txiki batekin.
-Aukeran: Boluntario izatearen zergatia azaldu.
-Mezuaren gaian “BOLUNTARIOTZA LEHIAKETA 2015” zehaztu beharko da.
ANIMATU PARTE-HARTZEN!!!!
azaroak 16 astelehena Sustapena