OROKORRA
Asteburu honetan, Kiribil Sarea-ko elkarteen gaztelekuak, gazteguneak eta topaguneak Zarautzen egon dira… Uribarri, Alde Zaharra, Algorta, Usansolo eta Galdakaoko gazteak.
Bizikidetza lantzeko, jendea ezagutzeko eta ondo pasatzeko asteburua izan da.
Jokuak eta ezagutzeko dinamikak egin ziren; pertsonen arteko ezberdintasunak, erlazioak,… lantzeko tailer bat; gabean dotore jarri, eta “Furor” gaubela izan zan… abestu eta dantzatzeko momentua… giroa berotzeko.
Domeka goizean, logureagaz, tailer ezbedin egin ziren… loreak, pultserak, postalak, giltzatakoak,…
Eta bazkaldu ostean, guztiok etxera, siesta botatzera…
Horrelako ekintzak egitea, oso ondo ebaluatzen ditugu… bizikidetza eta sortzen dan giroak merezi duelako.
Hurrengo arte!
azaroak 25 astelehena Sustapena