KIRIBIL SAREA

Berriak

OROKORRA

CREANDO FUTURO - CROWDFUNDING KANPAINA

Gaur 11etan, Creando Futuro Crowdfunding kanpaina hasi da; proiekturako dirua irabasteko modu bat izatez aparte, proiektua beste leku askotan ezaguna izateko balio izando du.

Zer nahi dugu egin?

  • Material pedagogikoak eta web orrialdea eguneratzeko baliabideak lortu.
  • Partaidetzarako heziketa “Creando Futuro”  sarea eta gazteria partaidetzarako heziketaren ibilibidea gizarteratu.
  • Parte-hartze eta gazteria esparruan lan egiten duten beste elkarte eta kolektiboekin sinergiak sortu.

 

Zertan datza? Nola egingo dugu?

Kanpainarako Goteo plataforma erabiliko dugu. Plataforma honen funtzionamenduan 40 egunetako finantziazio erronda 2 ditugu. Lehenengoan “gutxieneko” dirua lortu behar da eta bigarrenenan “ondo” dagoen emaitza. Bien arteko ezberdintasuna, lehenengoan gutxienera ez bazara heltzen, ez duzu dirua jasoko, eta bigarrenean, “ondo”ra ez bazara heltzen, bildutako diru guztia jasoko duzula.

  • Gutxienekoa: eskatuko dugu, 6.780€
  • Ondo: eskatuko dugu, 12.261,36€

Dirua biltzeko kanpaina guztiak bezala, egiten dan difusioa oso garrantzitsua da; gure proiektua finantziatzea merezi duela transmititu behar dugu.

Crowdfunding kanpainan difusioa estrategikoa da (emailak, twitter, facebook, blog-ak, artikuluak, web orrialadeak,...); lotsarik ez da eduki behar laguntza eta sostengu eskatzeko (erderaz esaten dan moduan “el que no llora no mama”).

Era tradizionaletan eta prentsan ere pentsatu behar dugu; ahoz aho eta telefono deietan ere...

Hauxe pentsatu dugun kanpainaren zirriborro bat da; ongi etorriak zarete iradokizunak eta ekarpenak egiteko.

Kontutan eduki behar dogu, lortu behar dogunaren %20 edo %30a gure inguruko jendearen artean izan behar dala (lagunak, ezagunak, auzokideak, lankideak,…), kanpainaren lehenego egunetan.

Komunikazio gida hau irakurtzea lagungarria izan daiteke:

http://goteo.org/blog/482

 

Nola egin dezakezu dohaintza?

Dohaintza egiteko, oso erraza da. Hasteko, pertsona edo elkarteak goteo web orrialdean “erabiltzaile” (usuario) zabaldu behar du; link honetan: http://goteo.org/user/login.

Orrialdearen eskuin aldean “Erabiltzaile” barria aukeratu; eta erabiltzaile honekin dohaintza egin nahi duzun kanpaina aukeratu.

Erabaki dutugun ekarpenak hauek dira:

  • 10€ - Material pedagogikoen artxibo digitalak + materialetan eta web orrialdean eskertzeko aipamena.
  • 20€ - Material pedagogikoen artxibo digitalak + CRAC-eko koaderno praktikoen artxibo digitalak + materialetan eta web orrialdean eskertzeko aipamena. 
  • 30€ - Paperez argitaratutako material pedagogikoak +  Material pedagogikoen artxibo digitalak + CRAC-eko koaderno praktikoen artxibo digitalak + materialetan eta web orrialdean eskertzeko aipamena. 
  • 50€ - Paperez argitaratutako material pedagogikoak +  Sarearen kamiseta + Material pedagogikoen artxibo digitalak + CRAC-eko koaderno praktikoen artxibo digitalak + materialetan eta web orrialdean eskertzeko aipamena. 
  • 100€ - Paperez argitaratutako material pedagogikoak + CRAC-eko koaderno praktikoak + sarearen kamiseta + CRAC-eko koaderno praktikoen artxibo digitalak + Material pedagogikoen artxibo digitalak + CRAC-eko koaderno praktikoen artxibo digitalak + materialetan eta web orrialdean eskertzeko aipamena.
  • 300€ -Sarearen Partaidetzarako heziketari buruzko formazio baten parte-hartu + Paperez argitaratutako material pedagogikoak + CRAC-eko koaderno praktikoak + sarearen kamiseta + CRAC-eko koaderno praktikoen artxibo digitalak + Material pedagogikoen artxibo digitalak + CRAC-eko koaderno praktikoen artxibo digitalak + materialetan eta web orrialdean eskertzeko aipamena.
  • 500€ - Partaidetzarako heziketari buruzko 8 ordutako formazioa + Paperez argitaratutako material pedagogikoak + CRAC-eko koaderno praktikoak + sarearen kamiseta + CRAC-eko koaderno praktikoen artxibo digitalak + Material pedagogikoen artxibo digitalak + CRAC-eko koaderno praktikoen artxibo digitalak + materialetan eta web orrialdean eskertzeko aipamena.

 

Nola lagudu dezakezu?

  • Diru-ekarpena egiten. Oso garrantzitsua da lehenego egunetan lortzen dugun diru kopurua.
  • Kanpaina zure web orrialdean txertatu. Horretarako HTML testua erabili dezakezu.
  • Sare sozialetan jarraitzea. (facebook, Twister, tuenti, Google+,…)
  • Kanpaina zure sare sozialetan zabaltzea
  • Goteo kanpaina helbideratzeko banner bat jarri, erantsitako irudi batekin.
  • Zuen kontaktuei eta hurbileko sareei mail bat bidaliz.

 

Informazio gehiago: http://goteo.org/project/creando-futuro

martxoak 18 asteartea Sustapena

    • Kiribil Sarea
    • Ganbara Elkargunea, Ronda kalea z/g, 48005 Bilbo
    • Tlf: 688881374

    kiribil erakundeak

    ./include/Modules/customer/cache/thumbnails/90c0841d6494fd106a94a7e0c0460c9c200x200x50.jpg
    ./include/Modules/customer/cache/thumbnails/633621707b280f05ef52daade0463e11200x200x50.jpg
    ./include/Modules/customer/cache/thumbnails/308d052223278814397b7271b4d19c9b200x200x50.jpg
    ./include/uploads/nodo/ban-gozaldi.gif
    ./include/uploads/nodo/ban-aisibizia-1.gif
    ./include/uploads/nodo/image-gif/ban-harribide.gif
    ./include/uploads/nodo/ban-argizai.gif
    ./include/uploads/nodo/image-gif/ban-umeak.gif
    ./include/uploads/nodo/ban-aurrerantz-2.gif

    PLAN ESTRATEGIKOA

    ./include/Modules/customer/cache/thumbnails/718bb81dbc73d891524a2ff69054e916200x200x50.jpg

    TRATU ON

    ./include/Modules/customer/cache/thumbnails/b32ef17ad2e09631f2552c4aae92de2b200x200x50.jpg

    ./include/Modules/customer/cache/thumbnails/67e892e4715bd9d2e4170a6d9b3fc448200x200x50.jpg

    Europa

    ./include/Modules/customer/cache/thumbnails/74d9409b19e70162237a727cc5ee309a200x200x50.jpg

    OASIS Bizkaia

    ./include/Modules/customer/cache/thumbnails/b88994359cf41a117333a1b3e6338015200x200x50.jpg

    Proyectos

    ./include/Modules/customer/cache/thumbnails/f8f02e61acf939dee35c70c1465fffaa200x200x50.jpg

    ./include/uploads/nodo/ban-kiribil_20.gif

    Astialdi Kongresua

    ./include/Modules/customer/cache/thumbnails/602fd12d1a2eda912a41ace72ed728e6200x200x50.jpg

    Proiektuak

    marrazki lehiaketa

    marrazki lehiaketa

    Jarraitu

    ./include/uploads/nodo/youtube.gif
    ./include/uploads/nodo/flickr.gif
    ./include/uploads/nodo/twitter.gif
    ./include/uploads/nodo/facebook.gif
    ./include/uploads/nodo/instagram-1.png
    ./include/Modules/customer/cache/thumbnails/34f0539d11fde33e3fa0434f58f48659200x200x50.jpg