OROKORRA
Larunbat honetan, azaroak 21, Alde Zaharreko XX. haur eta gazte jardunaldiak ospatuko dira, Bilboko Plaza Berrian. Jadanik, hogei urte dira jardunaldi hauek ospatzen direla.
UMEAK KALEAN elkartea da jardunaldi hauen bultzatzaile nagusia. Elkarte hori adingabeen eta gazteen aisiaz eta denbora libreaz arduratzen da. Indarrak, ekimenak eta ilusioak batuz, egun honetan haur eta gazteak protagonistak izan daitezen nahi dute.
Aurtengo jardunaldiak oso bereziak izango dira, auzoko eragile eta elkarte desberdinek parte hartuko dutelako. Bidegintza Gizarte Ekimeneko Kooperatiba eta Jatorrak Eskaut Taldea erakundeek Umeak Kalean elkartean bat eginik dabiltza antolakuntzan; eta, ospakizun honetan parte hartu eta laguntzaile moduan Bizi Nai dantza taldea, Lur Soinuak musika eskola, 7 Katu gaztetxea, Alde Zaharreko merkatarien elkartea, Bilbao Historiko, Educo, The Godoys Wonderers musika taldea, On Print & Design eta Plaza Berriko ostalaritza enpresak dituzte besteak beste.
Hona hemen aurten ere jardunaldi hauek egin nahi izateko arrazoiak:
Beraz, ekimen honekin hainbat helburu bete nahi dituzte:
Aurten jardunaldiak egun bakarrean ospatuko dira, egitarau honekin:
EGITARAUA:
11:00 Kalejira
12:00 Pregoia
12:00 - 15:00 Ume eta gazteentzako puzgarriak, tailerrak eta jolasak
13:00 Euskal Dantzak
17:00 -18:00 1,2,3 festa! (berbena)
18:15-19:00 Txokolatada
19:00-20:00 Kontzertua: The Godoys Wonderers
azaroak 18 asteazkena Sustapena