Getxon ere, uda heldu da; Aisibiza Elkarteak hainbat ekintza antolatu ditu, bai kudeatzen dituen udal zerbitzuetan, eta bai eskaut taldeetan:
-
Gauegun gaztelekua: Programazio berezia antolatu dute; alde batetik, gauegun gaztegunean bertan egiteko, baina baita eguzkiaz disfrutatzeko, kanpoko ekintzak: paddle surfa, kanoak, surfa,… Sopelan, Plentzian,…
-
Kukupraka ludoteka: Pasadan atelehenean, ekainaren 27an hasi ziren txandak, eta iraila arte izango dira; 10 monitore egongo dira ekintzen arduradun bezala, eta 250 ume pasatuko dira.
-
Eskubeltz Eskaut Taldea: Urtero moduen, kanpamentua izango dute; aurten berezia izango da, 25. kanpamentua izango dalako. San Martin de las Ollasen ospatuko dute, uztailaren 11etatik 23ra; bertatik 155 neska eta mutilek parte hartuko dute, eta 27 monitore.
-
Ziztu Bizian Eskaut Taldea: Talde honek kanpamentua be egingo du; Oñan, uztailaren 2etatik 16ra; 60 ume eta gazte joango dira eta 11 begirale.
Ezin dezakegu esan, Getxoko ume eta gazteek ez dutela disfrutatzeko aukerarik.
Oso ondo pasa!!!