OROKORRA
Pasadan maiatzaren 29an, asteazkena, ekintza oso interesgarria bizitzeko aukera euki genuen… Uribarriko gaztegunetik, bisitan joan ziren Galdakako Indarra topagunera.
Baina ez ziren esku zabalik etorri, “cajón” instrumentua ekarri zuten; perkusiozko instrumentua, eta nahiko ezezaguna guretzat.
Gazteeek, Uribarriko Gaztegunean asteazken guztietan irakasle batekin ikasten ari direnaren erakustaldi bat egin ziguten.
Oso interesgarri egon zen… baina hoberena, nola jotzen dan irakatsi eta frogatzea utzi ziguten, edo ahalegindu gutxienez.
Eta amaitzeko, Topagunetik, indarrak hartzeko azkari handi gozo batera gonbidatu ziguten.
Ekimen oso ona euki dutena Uribarri eta Galdakaotik… eta horrelako esperientzi hain onak barriro eukitzea espero dogu; gure kultura, jakituria,… beste batzuei irakatsi al izateko.
ekainak 3 astelehena Sustapena