Eguzkia ez da atera, baina uda oso hurbil dekogu… eta honekin batera, Kiribil Sarea-ko elkarteak beraien udarako programazioekaz hasi dira…
Oraindik oporrak hartzeko, asteak falta dira,.. ekintza ugari dekoguz aurretik…
Umeak Kalean elkarteak, hainbat aktibitate prestatu ditu,… hauek dira batzuk:
-
Udako Jolastokia (Bilboko Udalaren programa) – Ekainaren 29tik uztailaren 10era – Alde Zaharreko Haurgune eta gazteguneko egoitzetan – 3 eta 6 urteko umeentzat.
-
Jatorrak Eskaut Taldeko kanpamentua – Uztailaren 16tik 26ra - Zanbranan (Araba) - 8 eta 18 urte arteko ume eta gazteentzat.
-
Udalekuak, La Peñako Juan del Mas Ikastetxean, jantokiagaz eta guztiz – Ekainaren 29tik, abuztuaren 21era – 4 eta 12 urte arteko ume eta gazteentzat.
-
Surbisarekin batera Txikigunea - beherapen aldian, bariku arratsaldetan eta larunbatetan, goizez eta arratsaldez – UKko gaztegunean - 3 eta 10 urteko umeentzat.
-
UK Hiri Udalekuak – Uztailaren 6tik 30era – Atxuriko Enkarnazioko lokaletan – 6 eta 14 urte bitartekoentzat.
Alde Zaharreko eta inguruetako ume eta gazteek ondo pasatzeko eskaintza zabala dago.
Ondo pasa!