OROKORRA
Gure artean 2 kide barri dekoguz.
Sophian eta Batiste eguenetik Bizkaian daude; Frantziako boluntarioak dira, eta hurrengo 8 hilabetetan gure elkarteetako proiektu ezberdinetan lan egiten egongo dira.
Frantziako Gobernuko Service Civique programa eta Pau-ko Pistes Solidaires elkarteari esker datoz.
Sophian-ek Erandiko Ausartzen, Getxoko Aisibizia eta Bilboko Alde Zaharreko Umeak Kalean elkarteetako haurtzaro, nerabezaro eta gazteria proiektuetan kolaboratuko du; eta Batistek, Harribideko migratzaile proiektuetan.
Beraiek joango dira heuren esperientzia kontatzen, sare sozialetan eta Kiribil Sareak Europar proiektuetarako dekon blogean.
Zorte on bikote!
azaroak 19 astelehena Sustapena