OROKORRA
Estatuko ikasleek Klima-aldaketaren kontrako Nazioarteko grebarekin bat egingo dute.
Kanpaina hau 16 urteko Greta Thumberg nerabeak bultzatu du. Hasi eta hilabete gutxira Klima-aldaketaren kontrako sinboloan bihurtuko zen. Martxoaren 15ean bete nahi duen gazte mugimenduaren sinboloan.
Gretak protesta kalean hasi zuen; gero estamentu garrantzitsuetan parte hartzeko gonbidapenak heldu zitzaizkion: Katowice-ko (Polonia) Nazio Batuen Erakundeko Klima goi-bileran, Davos-en, edo orain dala aste batzuk Bruselasen Europako Parlamentuan. Gazteak hitzaldiarekin liluratu zuen, horrelako esaldiekin:
"Estoy de acuerdo. Nosotros solo somos niños que protestan, no deberíamos estar haciendo esto, no deberíamos tener que hacerlo, sentir que nuestro futuro está amenazado hasta el punto de tener que faltar a clase por luchar por esto. Es un fracaso de las generaciones anteriores que no han hecho nada".
Esku-hartze hauetatik aurrera, bere diskurtsoa birala bihurtu da. Mundu mailako komunikabideetan eta sare sozialetan agertzen.
Bihar da egun seinalatuta. Protestak estatuko 40 hiriburuetara zabalduko dira; manifestazioak, hitzaldiak eta elkarretaratzeak. Berotze globala gelditzeko berehalako ekintzak eskatu nahi dituzte.
“Etorkizunerako ostirala“-"Viernes para el futuro" o #FridaysForFuture
Bilbon ekintza hurrengoa izango da: martxoak 15, 18:00etan, elkarretaratzea, udaletxe aurrean.
Gonbidapena hurrengoa da:
Zure pankarta egin, zure abestia intonatu, zure instumentua afinatu. Sormen guztiak ongi eotrriak izango dira Klima-aldaketaren kontra! Zure kidea, lagunak animatu, zure irkasleak, aitite, amama, anai-arrebak, Gaztegunea, ikastexea, ikastola, instituttua, unibertsitea, auzoa,…
Kalera atera, parte hartzen anima zaitezte!
https://www.instagram.com/fridaysforfuture.bilbao/
https://twitter.com/fff_bilbao
martxoak 14 osteguna Sustapena