Ekintzak
Pasadan astean Portugalen “visita de estudio” bat burutu genuen; teknikari eta boluntarioekin batzartzeko, elkarteak eta proiektuak bisitatzeko eta metodologi barriak ikusteko eta ikasteko.
Azaroaren 10etik azaroaren 13ra, Lisboan proiektuak eta gizarte-auzoak bisitatu genituen. Atentzio eman zigun metodoa: ia proiektu guztiek esperientzi-teknikari edo komunitario-arduraduna zituztela; proiektura lotura daukana. Auzoan hezi edo bizi dana, horrela auzoarekin hurbiltasuna eta konfidantza dauka.
Gero, azaroaren 14tik 17ra, Oportora joan giñen. Bertan teknikariekin topaketak egin genituen. Nabarmenetariko gauza bat: proiektua kudeatu eta dinamizatzen duen elkarte eta auzoko beste instituzioen artean (eskola, kirol-elkarteak, instituzio-publikoak, enpresak,…) “parceria” (lankidetza) egiten dela.
Oraingo honetan ere, bisitan Kiribil Sareako elkarteetako boluntarioek eta langileek parte hartu dugu.
Proiektu hau aurrera eraman ahal izan dugu hurrengo erakundeei esker: Gazteria Zuzendaritza, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren diru-laguntzagatik, eta Portugaleko
CAI - Conversas Associação Internacional laguntzagatik; eta Helderek, Luisek y Thiagok egindako harreragatik.
Grabatutako bideo guztiak gure Vimeo kanalean ikusi ditzakezue:
Europar ekintzetako blog-ean:
eta gure sare sozialetan: #KS_Portual2019.
azaroak 20 asteazkena Sustapena