Heziketa
Kiribil Sareak hezitzaileen eta monitoreen beharrak lantzen jarraitzen ditu, gorregatik hurrengo formakuntza antolatu dogu.
Kasu honetan, “Haurrenganako sexu-abusuen prebentzioa” landuko dugu.
Formazioak, haurrenganako tratu txarren testuinguratze batetik hasi eta haurren sexuabusuan so egiten du. Errealitate honek gizartearen %20ri eragiten dio gutxienez, eta formazioaren helburua, honen inguruan sentsibilizatzea da, inguruan dagoen isiltasuna eta tabuak apurtuz.
Gertutik haurrenganako sexu-abusuak ezagututa eta benetan, hauen atzean zer dagoen jakinda, kurtso honek errealitate honetara gerturatzen gaitu eta gure inguruan gertatuko balitz, hau prebenitu edota detektatzeko erremintak emango dizkigu.
Abusu hauek jasaten ari diren haurrek, beraien sufrimendua azalduz mezuak bidaltzen dizkigute, eta hitzak erabili gabe adierazi nahi digutena ulertzeko gai izan gaitezen funtsezko informazioa behar dugu.
Helburuak:
Edukiak:
Formakuntza, martxoaren 5ean izango da, 09:30etatik 13:30etara.
Garaitza Elkarteak dinamizatuko du.
martxoak 4 asteazkena Sustapena