Ekintzak
Duela aste batzuetatik hona, etxean geratu behar izan dugu, "Birus honek", 4 pareten artean giltzapetu gaitu. Ohiturak aldatu behar izan ditugu, modu desberdinak berreskuratu, pantailen bidez harremanak izateko moduak, leihoak eta orain balkoiak errebindikatzeko, sozializatzeko, eskerrak emateko,… erabiltzen ditugu.
Lan egiteko, gure logelak eta egongelak, bulego inprobisatu berriak dira, eta gure talde-bilerak bideo-deien bidez egiten dira, aplikazio barriak aurkituz.
Gure astialdi/eskaut taldeek eta zerbitzuek (ludotekek, gazteguneek,…) ezin dute aurrez aurreko jarduerarik egin, baina berriz asmatu dira, eta ez digute aspertzeko une bat ere uzten.
Astialdi/eskaut taldeek haur eta gazteekin lanean jarraitzen dute, astero bilerak eginez komunikazio-tresna barrein bidez (Skype, Zoom, WhatsApp,…).
Erakundeek buruari eragiteko, etengabe erronkak, asmakizunak,… jartzen dizkigute. Eta Instagramen tailer, jolas, abesti, dantza eta abarrekin zuzenekoak eta bideoak eginez.
Astialdi/eskaut taldeen, topaguneen, ludotekeen,… sare sozialetan parte hartzera animatzen zaituztegu, eta egin nahi dituzuen jarduerak proposatu.
Eskerrik asko begirale, hezitzaile eta abar guztioi, une honetan hain beharrezkoa den lana egiten ari zaretelako.
Animo! Laster elkar ikusiko dugu kalean jolasten!
#etxeangeratu #yomequedoencasa
apirilak 7 asteartea Sustapena