Etxebarrira ere uda heldu da… eta horrekin batera herriko kaleetan antolatutako ekintzek sortzen duten alaitasuna eta zarata…
Azken hilabetetan, bizi izan dogun egoeragatik, haurtzaro, nerabezaro eta gazteria udal zerbitzuek, astialdi taldeek,… online ekintzak antolatu eta egin dituzte; baina gogo handiak zeuden barriro aurrez-aurre esku hartzea egiteko.
Ona hemen Harribidek #uda2020-rako antolatutako ekintzak:
-
Kukuaren taldeak – Kanpamentua – 196 parte hartzailtzaile eta 33 monitore – ekainaren 22etatik 28ra (2 eguneko txandak egin zituzten, bertan lo egiten).
-
Hiri udalekuak – Udalagun txikiak – 4 eta 5 urteko 42 ume parte hartzen ari dira 6 monitoreekin – ekainaren 29tik uztailaren 24ra (asteko txandak).
-
Hiri udalekuak – Udalagun – 6 eta 10 urte bitarteko 87 neska-mutikoentzat, 13 monitoreekin – ekainaren 29tik uztailaren 24ra (asteko txandak).
-
Tarrasta – Udalagun – 11 eta 12 urteko 40 neska eta mutil parte hartzen ari dira, 6 monitoreekin – ekainaren 29tik uztailaren 24ra (asteko txandak).
-
Tarrasta – Uda aisia – 11 eta 12 urteko 25 neska eta mutil parte hartzen ari dira, 6 monitoreekin - Ekainaren 29tik uztaileren 24ra (asteko txandak, eta astero 3 egunetan - arratsaldez).
-
Talka Udalekuak – 12 eta 14 urte bitarteko 33 nerabe parte hartzen ari dira, 5 monitoreekin – ekainaren 29tik uztailaren 24ra (2 asteko txandak).
-
Etxebarriko Uda Gaztea – 14 eta 16 urte bitarteko 34 gazte parte hartzen ari dira, 4 monitoreekin – Uztailaren 6tik 17ra – Etxebarri eta Arraten izaten ari da.
-
Mugarriko auzolana – 16 eta 19 bitarteko 13 gazte parte hartzen ari dira, 2 monitoreekin – Ekainaren 29tik uztailaren 24ra – Etxebarrin eta Arraten.
Etxebarri topera dabil… oso ondo pasa eta zorte on!!!