Portugaleteko Aisialdi Sarea osotzen duten elkarteak hainbat ekintza antolatzen ari dira uda honetan herrian bertan egiteko.
Datorren astean hasiko dituzte eta 4 astetan luzatuko dira.
Hona hemen egingo diren jarduerak:
-
Gure Talde: Ekintzak uztailaren 25, 26 eta 27an eta abuztuaren 1 eta 2an egingo dira – 45 neska-mutilek parte hartuko dute – Kanpazar HLHIn izango da.
-
Amalur Eskaut Taldea: Hiri-udalekuak abuztuaren 3tik 7ra egingo dituzte – 60 neska-mutilek parte hartuko dute – Kanpazar HLHIn izango da.
-
Aurrerantz: 2 txanda egingo dituzte, abuztuaren 3tik 7ra, eta abuztuaren 10etik 14ra – guztira 160 neska-mutilek parte hartuko dute – Kanpazar HLHIn izango da.
-
Andra Mari Eskaut Taldea: Ekintzak abuztuaren 17tik 21era egingo dituzte – 45 neska-mutilek parte hartuko dute – Kanpazar HLHIn izango da.
Ekipo, maskara jarri eta ondo pasa! Zorte on!