OROKORRA
Kiribil Sareatik, bizi ari garen egoera hau ikusiz, gazteekin elkartasun eta elkarrekin lan egiteko baloreak lantzea eta berrezkuratzea ezinbeztekoa ikusten dogu.
Proiektu honen helburu nagusia; Gazteen errealitatea kontutan izanda, baliabide hezitzaile barriak diseinatu eta garatu. Era ludiko baten, gatazken erregulazio positibo eta elkarbizitzaren hobekuntzaren ezagupenak landuz.
“Los y las niños y niñas de la guerra” programa pedagogikoa, memoria historikoaren errekukerazioa lantzeko da, era autokritoka baten iraganera begiratzeko.
Horrela, injustiziak eta urratzeak aztertuko ditugu. Lehengo eta gaurko umeak erreferentzia bezala izatea, Siriako errefuxiatuak eta jasatzen ari diren giza eskubide urratzeak.
Programa, Bakeolak dinamizatzen du: EDE Taldeko Bakerako Heziketa eta Bizikidetza programa.
Saioek, errefuxiatuen egoeraren testuinguruan jartzea lagunduko digute, errefuxiatuekin enpatia lan bat egin eta konpromiso bat hartu, audiobisual bat eginez.
Saioa, 3 ataletan zatituta egongo da:
· Testuingurua
· Enpatia lana
· Konpromiso lana
Proiektua 12 urte gorako gazteentzat zuzenduta dago; Kiribil Sareako elkarteen Gaztegune, Topagune, Gazteleku,… edo/ta Astialdi/eskaut taldeetakoak.
Hurrengo hilabetetan burutuko dira (martxoa, apirila eta maiatza), espazio ezberdinetan,… informazioa sare sozialetan jarriko dogu.
martxoak 14 asteartea Sustapena