Umeak Kalean elkarteak hainbat aste daramatza Alde Zaharreko adingabeentzat jarduera asko prestatzen eta gauzatzen.
Jarduera batzuk Bilbon egin dira, baina beste batzuk hiritik kanpo.
Hauek dira 2021eko udarako prestatu dituztenak:
-
Goizeko eta eguneko udalekuak: 3 eta 11 urte bitarteko 85 neska-mutilentzat, 9 begiralerekin batera, txanda desberdinetan banatuta ekainaren 28tik uztailaren 16ra bitartean, Atxuriko Garcia Rivero eskolan.
-
Eguneko Udalekuak: 12 eta 17 urteko 50 gazterentzat, 3 montorekin batera; txandak ekainaren 18tik uztailaren 16ra izan dira. Alde Zaharreko Gaztegune eta Atxuriko Enkarnazioaren lokalen artean ospatu dira.
-
Jatorrak Eskaut Taldea: hainbat jarduera egin dituzte neska-mutilentzat, egungo egoerara egokituta.
Animo azken txanpa honetan, eta gozatu merezitako atsedenaldiaz.