Ekintzak
Kiribil Sareak eta EDE Fundazioak "Tratu ON: Babesa eta tratu ona hezkuntza ez-formalean" proiektua antolatu dugu. Bertan, Italiako Sociale E.D.I Onlus kooperatibak eta Zipreko Frederick Universityk parte hartzen dute.
Proiektu honen funtsezko ekintzetako bat nazioarteko mintegi bat da, Bilbon egingo dena maiatzaren 8tik 11ra. Mintegi horretan, Euskadiko, Zipreko eta Italiako gazteekin lan egiten duten eragileek parte hartuko dute.
Maiatzaren 10ean, asteazkena, Bilborock-en “TRATU ON Sareak eginez: Claves para avanzar en el buen trato hacia la infancia” jardunaldia antolatu dugu. Publiko guztientzako jarduera irekia izango da eta bertan parte hartzea gustatuko litzaiguke.
Gizarte eta hezkuntza arloko erakundeak, administrazio publikoak, hezkuntza formala, tratu ona lantzen ari diren profesionalak, gizarte-zerbitzuak, eta abar gonbidatu nahi ditugu.
Jardunaldi honetan mahai inguru bat antolatu dugu eta hainbat eragilek astialdi hezitzailearen zeregin garrantzisuari buruz eta eremu bakoitzean haurren babesa lantzeko dauden zailtasunen, beharren eta erronken inguruan hitz egingo dute.
Eguneko ordutegia honako hau izango da:
10:00 Harrera
10:10-12:30 Mahai-inguru parte hartzailea
Parte-hartuko duten arloek eta erakundeek:
12:30-13:00 Babeki sarearen (esperientzairen) aurkezpena
13:00-13:30 Lunch-a
Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, helbide elektronikoaren bidez eska dezakezu sustapena@kiribilsarea.org.
Parte hartzeko hurrengo formularioa bete apirilaren 26a baino lehen.
Zuentzat interesgarria izatea, eta laster zuen berri izatea espero dugu.
KIRIBIL SAREA ETA EDE FUNDAZIOA
apirilak 5 asteazkena Sustapena