OROKORRA
Apirilaren 22an, igandea, 3.000 pertsona inguru elkartuko dira Miribilla eta Gernikako lorategietan (Bilbo) aurtengo Gorak Deunan, Bizkaiko eskaut mugimenduaren urteko jaia ospatzeko.
Aurtengoan jai eta aldarrikatzaile eguna izango da…, migratzaileen egoera salatuko dute.
Egitaraua hurrengoa izango da:
Goizeko 11:00etan hasiko da, familientzako hainbat ekintzetan. Txikienak munduko hainbat jolasetatik bide batez gozatuko dute. 12 eta 14 adinen arteko umeek gynkana bat egingo dute, froga eta pistekin. Bitartean, 15 eta 16 urtekoek migratzaileek aurkitzen duten zailtasunekin enpatia izateko eta kontzientziatzeko ekintzak egingo dituzte. Gainera, 12:15etan “Isiltasun Zirkulu” batekin amaituko dute blokea. Beste alde batetik, 17 eta 18 urteko gazteek errefuxiatuen gaia eta haien herrialdetik ateratzea bultzatzen duten zergatiak jorratuko dute, hainbat elkarteen azalpenei esker.
Hainbat elkarteentzako prestatutako lekua ere egongo da, non gai sozial honetan egindakoa eta bizitakoa trukatuko dute. Elkarteen artean CEAR, Harribide, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Ayuda Más, Ellacuria, Migraciones de Diócesis Bilbao egongo dira, adibidez.
Goiza amaitu eta gero, Ospakizuna, janaria, ikuskizunak eta ohiko arratsaldeko erromeriako txanda izango da. Egun osoan zehar, txosna eta merchandising denda irekita egongo dira.
Oso ondo pasa eta beti prest!
apirilak 19 osteguna Sustapena