OROKORRA
Jatorrak Eskaut Taldeak Umeak Kalean elkartea osotzen du, Biharko Gazteak asti taldea, EDE Fundazioa eta Bidegintzarekin batera.
Jatorrak, 20 urte daramatza Bilboko Alde Zaharrean bere heziketa lana egiten; taldetik hainbat ume pasatu dira, eta gazte asko monitore lanetan.
Horregatik, jai bat ospatuko dute, datorren zapatuan, apirilaren 27an, 11:30etatik aurrera, Bilboko Areatzako kaian: tailerrak, bolo eta pin pon lehiaketak, herri bazkaria, herri kirolak...
apirilak 25 osteguna
Heziketa
Bihar, Apirilaren 25ean, osteguna, 19etatik aurrera boluntako lokaletan, Kiribil Sarearen elkarteen zuzendaritza batzordeak osotzen duten 15 pertsona baino gehiago topaketa batean parte-hartuko dute.
Proiektuak, esperientziak, ideia barriak, ardurak,… amankomunean jarriko dituzte.
Galdera hauei erantzuna emotera ahaleginduko dira…
apirilak 24 asteazkena
Heziketa
Kiribil Sarea, Europako gaietan aurrera doa… aste honetan Alex gure kidea, Bulgarian dago, gazteekin lan egiten duten pertsonen formakuntza baten, Europar Batasunaren “Juventud en Acción” programaren eskutik.
Kurtso honen informazio gehiago nahi izanez gero, hemen dekozue web orrialdea.
apirilak 23 asteartea
OROKORRA
Aurrerantz elkarteak, ekintza oso interesgarri bat antolatu du… Belaunaldien arteko jaurdinaldi batzuk, “jolas galduaren bila”.
Ekintza ezberdin egongo dira, adin ezberdinentzako pertsonentzat; garrantzitsuena jolasteko gogoak eramatea izango da.
Gogoratu, guzti hau, apirilaren 19an, ostirala, 18etatik 20ak arte, Errepelegako Gorbeamendi plazan (Portugalete).
Aurrerantz-ek antolatutako ekintza, Portugaleteko gizate-zentroekin.
...
apirilak 16 asteartea
OROKORRA
Hona hemen datorren hilabetean, maiatzan, Kiribil Sarea-ko gazteguneek/topaguneek/gaztelekuek egingo duten ekintza.
EUSKAL gazte OLINPIADAK… Ekintza ugari egongo dira… Maiatzaren 25ean, larunbata, 17etatik aurrera, Etxebarrin.
Laster informazio gehiago eukingo duzue… laster...
apirilak 12 ostirala
OROKORRA
Asteburu honetan, Argizai Eskaut Taldeak bere 20+10 urteurrena osapatuko du Galdakaon.
Horregatik, egitaraua interesgarria prestatu du… ekintza askorekin, eta pertsona guztientzat.
Apirilak 13 larunbata
11etatik 13a arte – Gurasoei zuzendutako formazioa; Argizaik egiten duen heziketa lana. Urretan
17etatik 20ak arte – Zirku festa (Kurtzeko Frontoian)
apirilak 11 osteguna