martxoak 18 ostirala
10:00 - 12:00
Aizu!!!...
Haurtzaro eta nerabezaroan prebentzio eta ohitura osasungarriak lantzeko proiektua da.
Erabiliko dogun metodologia hauxe da: talde eragile batek, elkarte bakoitzeko pertsona batek osotzen duena eta sareko pertsona 2; ume eta nerabeekin lan egiten duten profesionalekin eta ume eta nerabeekin lantzeko ekintzak diseinatuko ditu.
Prestatu dogun lehenenego ekintza, INformazio akzioa izango da, hurrengo martxoaren 18an, 10:00etatik 12:00ak arte, Bilborock-en.
Bertan, gai ezberdinak lantzen dituzten elkarteak egongo dira: bullying, sexu-harremanak, genero-idarkeria, elikagarrien desoreka,…
Elkarte hauek talde txikitan, zer egiten duten azalduko digute, zeintzuk jarrerak eta portaerak ikusi behar doguz zer edo zer gertatzen dala konturatzeko, beraiekin kontaktuan nola jarri gaitezen, beraien zerbitzuak nahi ditugunean emon behar diren pausuak,…
Ideiak emongo dizkigute galdetzen dogunean…:
“… portaera ikusten dudanena, non informa naiteke?”
INformazio topaketa honetan parte hartu nahi baduzu, apunta zaitez hurrengo galdetegia betetzen, martxoaren 15a baino lehen:
martxoak 2 asteazkena