apirilak 2 igandea
11:00 - 18:00
Hurrengo apirilaren 2an, domeka, 3.000 pertsona inguru elkartuko dira Portugaleten (Bizkaia) eskultismoak Bizkaian betetzen dituen 50 urteak ospatzeko, Euskalerriko Eskautak Bizkaia federazioa dela medio.
Jai egun honek goizeko lehen orduetan izango du hasiera eta bertaratutako pertsonek hainbat ekintzatan parte hartzeko aukera izango dute.
Jaiak 11.00etan izango du hasiera 8 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteentzako hainbat ekintzarekin:
Guzti honetaz gain, gurasoak eta begirale ohiak denboran bidaia egingo dute Portugaleteko leku adierazgarrienetatik Euskalerriko Eskautak Bizkaiaren historia ildo izanik.
Behin goizeko tartea amaituta, Eukaristiaren txanda izango da 13.00tan, bazkari herrikoia jarraian izanik.
Bazkalondoan, bertaratutakoek malabarismo ikuskizunaz disfrutatzeko aukera izango dute 15.30etan, eta eguna amaitzen joateko adin guztientzako ohiko erromeria egongo da 17.45ak arte.
Egun osoan zehar, txosna eta merchandaising denda zabalik egongo da.
Oso ondo pasa, Zorionak eta beti prest!
martxoak 28 asteartea 08:30tan