KIRIBIL SAREA

Agenda

SAN FRANZISKO AUZOA BERE ETORKIZUNA ERAIKITZEN JOKOAN BARNERATU DA!

./include/uploads/nodo/VAMOS-A-CUMPLIR-SUENOS-DEL-BARRIO.jpg

Asteburu honetan burutuko ditugun ametsak

maiatzak 18 larunbata - maiatzak 19 igandea
10:00 - 14:00

Corazón de María enparantza, San Franzisko (Bilbo)

Bizkaian bazterkeria-egoeran dauden pertsonak haien gaitasunen garapen integralaren bidez gizarteratzearen alde lan egiten duen Sortarazi elkarteak, Oasis Bizkaiarekin batera (Kiribil Sareak eta EDE Fundazioak zuzendutako proiektu metodologikoa), Bilboko San Frantzisko auzoan auzo mailako lan kolektiboa eta aldaketa-prozesua bultzatzea xede duen joko berri bat jarri du abian.

Esperientzia maiatzaren 10ean, ostiralean, jarri zen abian eta asteburu honetan amaituko da. Bi asteburu hauetan, auzoko pertsonen inplikazioa lortu nahi dute metodologia parte-hartzailearen, ludikoaren eta dibertigarriaren bidez auzoan amets komuna eta aldaketa kolektiboa eraiki ahal izateko pertsonak mobilizatzeko.

Joan den asteburuan, oso errealitate gogorrak eta zailak dituzten eta jatorri eta sinesmen ezberdinetakoak diren pertsonek elkarrekin lan egin eta gozatu dute, auzoko edertasunak jasoz eta San Frantzisko auzoko pertsonekin lan eginez haien ezkutuko talentuak identifikatzeko. Lan hori guztia parte-hartzaileek auzorako lortu nahi dituzten ametsak laburbiltzen dituzten bi maketatan gorpuztu dituzte. Makeak ikusgai daude Sortarazi elkartearen lokaletan (Conde de Mirasol 5, behea-ezkerra, Bilbo).

Esperientzia oso aberasgarria izaten ari da; izan ere, jokalarien taldea osatu dutenak “zerbitzuen erabiltzaile” gisa Sortarazira maiz joaten diren pertsonak, elkarteko hezitzaileak eta ikasleak izan dira. Aurreko esperientzietan bezalaxe, Oasis jokoak agerian utzi du aldaketa pertsonal eta kolektibo txikien eta handien bidez posible dela ametsak errealitate bihurtzea begirada kolektibo horri esker.

Datorren asteburuan (larunbata, hilak 18 (egun osoa), eta igandea, hilak 19 (14:00ak arte), Oasis Sortarazi jokoak aurrera jarraituko du San Frantziskoko kaleetan. Horregatik, komunikabide guztiak gonbidatu nahi ditugu metodologia berritzaile hau eta jokoaren protagonistak gertu-gertutik ezagutu ahal izateko gerturatzera.

maiatzak 15 asteazkena

  • Kiribil Sarea
  • Ganbara Elkargunea, Ronda kalea z/g, 48005 Bilbo
  • Tlf: 688881374

kiribil erakundeak

./include/Modules/customer/cache/thumbnails/90c0841d6494fd106a94a7e0c0460c9c200x200x50.jpg
./include/Modules/customer/cache/thumbnails/633621707b280f05ef52daade0463e11200x200x50.jpg
./include/Modules/customer/cache/thumbnails/308d052223278814397b7271b4d19c9b200x200x50.jpg
./include/uploads/nodo/ban-gozaldi.gif
./include/uploads/nodo/ban-aisibizia-1.gif
./include/uploads/nodo/image-gif/ban-harribide.gif
./include/uploads/nodo/ban-argizai.gif
./include/uploads/nodo/image-gif/ban-umeak.gif
./include/uploads/nodo/ban-aurrerantz-2.gif

TRATU ON

./include/Modules/customer/cache/thumbnails/b32ef17ad2e09631f2552c4aae92de2b200x200x50.jpg

./include/Modules/customer/cache/thumbnails/67e892e4715bd9d2e4170a6d9b3fc448200x200x50.jpg

Europa

./include/Modules/customer/cache/thumbnails/74d9409b19e70162237a727cc5ee309a200x200x50.jpg

OASIS Bizkaia

./include/Modules/customer/cache/thumbnails/b88994359cf41a117333a1b3e6338015200x200x50.jpg

Proyectos

./include/Modules/customer/cache/thumbnails/f8f02e61acf939dee35c70c1465fffaa200x200x50.jpg

./include/uploads/nodo/ban-kiribil_20.gif

Astialdi Kongresua

./include/Modules/customer/cache/thumbnails/602fd12d1a2eda912a41ace72ed728e6200x200x50.jpg

Proiektuak

marrazki lehiaketa

marrazki lehiaketa

Jarraitu

./include/uploads/nodo/youtube.gif
./include/uploads/nodo/flickr.gif
./include/uploads/nodo/twitter.gif
./include/uploads/nodo/facebook.gif
./include/uploads/nodo/instagram-1.png
./include/Modules/customer/cache/thumbnails/34f0539d11fde33e3fa0434f58f48659200x200x50.jpg