Erandioko gizarte eta hezkuntza elkarte bat da, eta 5 urte daramatza gazteak laguntzen.
Helburua da, ahultasuna egoeran dauden neska-mutilak oinarrizko gaitasunen errefortzua eta aisialdiaren bidez, beraien garapenean eta hezkuntza integralean laguntzea.
Elkartearen helburuak:
Hezitzailearen irudia ematea/erreferente heldu bezala ematea.
Oinarrizko gaitasunak eskuratzea.
Ohitura osasungarriak eskuratzea sustatu.
Bizikidetza arduratsu eta parte-hartzailerako trebetasunak lortzeko taldeko lana eta talde garapeneko esperientziak sustatu.
Familiei eta beste eragile batzuei akonpainamendua eta aholkuak laguntza uztea.
Boluntario-proiektuak:
Ausartzen boluntarioz osatutako elkartea da. Bi proiektuetan parte hartzen dute: Aisialdian eta Eskola-laguntzan.
Nerabezaro-proiektuak:
Aisialdia, astelehenetik ostegunera, 18:30etatik 19:30etara, eta ostiraletan 17:00etatik 19:00etara.
Proiektu honen helburuak:
Aisialdiaren erabileran ohitura osasungarriak sortu.
Aisian eta astialdian disfrutatzeko esparruak erraztu.
Aisiaren bidez balioetan heztea (berdintasuna, errespetua, tolerantzia, elkarkidetasuna,…).
Heziketa eta osasun sustapeneko ikuspuntutik gazteentzako aisia eta astialdi esparruan ekintzak garatu.
Ikastetxeetan proiektuak:
Gazte partaidetzarako hezkuntza prozesua:
Harrobia/Cantera proiektua; nerabeekin Jado Ikastetxean.
Eskola-laguntza proiektuak:
Oinarrizko gaitasunetan errefortzua.
12 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, Erandiokoak batez ere. Elkartearen lokalean egiten da, astelehenetik ostegunera, 16:30etatik 18:30etara.
Proiektu honen helburuak:
Ikasteketa motibatzaile egoerak eragitea.
Nerabeentzat osasungarri eta errezpetuzko jokaerak garatzea.
Nerabeek dituzten asmoak betetzeko jarrera kritikoak sustatzea.
Haurren eskubideak ezagutzeko eta errespetatzeko baliabide oinarriak ematea.
Eskola, gizarte eta autoestimu pertsonala indartzea.
Gabonetako ekintzak:
Gabonetan ekintza bereziak: irteerak, txapelketak, tailerrak, eskulanak,…
Udako ekintzak:
Udan ekintza bereziak: irteerak, txapelketak, tailerrak, eskulanak,…