Kiribil Sareak, bere Misioa, Ikuspegia eta Balioetatik abiatuta, haur, nerabe eta gazteen eskubideak defendatzeko konpromisoa hartzen du.
Gure espazio guztiak (aisialdi/eskaut taldeak, haurtzaroko, nerabezaroko eta gaztaroko espazioak) indarkeri gabekoak, guztiontzat seguruak izatea nahi dugu.
Tratu onaren kultura sortzen duten guneak.
Zerrendatzen ditugun dokumentuak gure erakundeetan, aisialdiko taldeetan eta zerbitzuetan lan egiteko baliabideak izatea nahi dugu, Tratu Onaren ikuspegitik.