Heziketa
Orain dala aste batzuk, proiektu batean murgiltzen geundela esan genuen: InclusiON; Astialdiaren bidez, gizartean sartzea landu.
Bilbon, gaur, martxoaren 20an, eta biher martxoaren 21ean, bazkide diren elkarteen koordinazio topaketa ospatuko da; horrela proiektuari haisera emongo diogu.
InclusiON proiektuaren helburuak:
6 bazkide gara; Euskaditik, Kiribil Sarea, EDE Fundazio eta Euskal Herrriko Unibertsitatea. Eta Europako beste 3 herrialdetatik; Italiako Giovani Senza Frontiere, Portugaleko Conversas Associação Internacional eta Eslovakiako Mladez ulice.
Guztira 15 hilabete iraungo du; mintegiak, training, topaketak,… Bilbon, Portugalen, Eslovakian edo Italian burutuko direnak. Gazteek, ikasleek, hatzerritarrak, monitoreek, hezitzaileek,… parte hartuko dute. Guzti hau, Europar dirulaguntzarekin “Erasmus +”.
Adi egon, proiektu oso interesgarria izango dalako; gainera, Euskadiko astialdi eragilea zaretenez, parte hartzeko aukera izango dozue.
martxoak 20 astelehena Sustapena