OROKORRA
Kurtso honetan, beste batzuetan bezala, Harribide Fundazioak (Ekaitz taldea eta Suspergintza Elkartearekin batera) kudeatzen duen GAUEAN Emergencias esperientzia martxan jartzea gustatuko litzaieke, Ibarrekolandako parrokian (Sarrikoko metro-geltokitik gertu).
Gazte atzerritar batzuk etxerik gabe bizi dira eta, negua eta hotza heltzean, haien egoera larriagoa bihurtzen da. Udalen eta entitateen baliabideak ez dira nahikoak arazo honi erantzuteko.
Inklusiorako plan aktibo bat daukaten pertsonak dira: Peñaskal Kooperatiban, ADSIS Fundazioan,… trebakuntza ikastaroak egin, gazteentzako aisialdiko programetan parte hartu ere eta, aterpetxe honekin, laguntza eman nahi diete.
Aterpetxe honetan gazteak gauero boluntario batez lagunduta daudenez, esperientzia hau burutzeko BOLONDRESAK BEHAR DIRA gauean txandak egiteko. Gela batean sei ohe daude gazteentzako eta, alboko beste gela batean, beste ohe bat dago (edo bi, pertsona bi etortzen badira) boluntarioentzat. Horretaz gain, bainugela bat dago non dutxa bero bat har dezakete.
Astelehenetik ostiralera ordutegia hurrengoa izango da: gaueko 9etan aterpetxean sartu eta goizeko 7’30tan irten, gutxi gorabehera (goizeko ordua alda daiteke doazen boluntarioak lehenago irten behar badu).
ZER EGIN BEHAR DU BOLUNTARIOAK? Boluntarioaren zeregina aterpetxean gaua ematea da. Estereotipo eta aurreiritzietatik harantz, kolektibo honen gazteak ezagutzeko gogoak dituzten pertsonak behar dira (24 urtetik aurrera).
Guen laguntza eskatzeko idazten digute, bai boluntario gisa PARTE HARTZEKO, bai iniziatiba hau ZABALTZEKO. Gazte hauentzat hotzetik babesteko baino gehiago balio du esperientzia honek: “da calor y esperanza. Cuando duermes en la calle es como si no fueras persona pero cuando encuentras gente que te quiere ayudar sientes que eres una persona y que hay gente buena y crees en el futuro”.
Behintzat Abenduan, Urtarrilan eta Otsailan Aterpetxea irekita eusten saiatuko dira. Parte hartu eta informazio gehiago jasotzeko email bidez Irenekin kontaktuan jarri: gizazblai@harribide.org ala telefonoz: 688.881.357. Dena den, txanda libreak ikusteko egutegia badago prest: http://goo.gl/Ahp6iD
Eskerrik asko zuen laguntzagatik.
azaroak 12 asteartea Sustapena