Heziketa
Bizzpau proiektuak martxan jarraitzen du…
Akitania eta Bizkaiko elkarte ezberdinek egindako proiektua da, eta Bizkaiko eta Akitaniako gazteak elkar ezagutzeko proiektu bat izaten ari da.
18 eta 25 urte arteko Bizkaiko eta Akitaniako gazteei zuzenduta dago.
Lehenengo mintegia, Bidarten (Iparralde) ospatu zan, eta Europa herrialdeari (Euroregión) buruz landu zan; zer da, zertarako balio duen, ematen diren aukerak,…
Bigarren mintegi honen helburua, Europa Herrialdetik kanpora begiratzea da; parte hartzaileak Europa nortasunari buruz sentsibilizatu eta eztabaidatu, eta gazteek duten papera Europako eraikuntzan.
Erabiliko dan motodologia, Hezkuntza ez formalarena izango da; jokuak, dinamikak, taldeko ekintzak,… parte hartzeileak beraien ikaskuntzaren protagonistak izatea.
Astebuburu honetan, azaroaren 27, 28 eta 29an, Akitania eta Bizkaiko 21 gazte batuko dira, elkar ezagutzeko, elkarbizitzko eta esperientziak lantzeko.
Oso ondo pasa!
azaroak 27 ostirala Sustapena