KIRIBIL SAREA

Berriak

Ekintzak

ZORIONAK ESKAUBELTZ ESKAUT TALDEA!!!

Eskubeltz Eskaut Taldea Getxoko Aisibizia Elkartearen talde bat da; honek 25 urte beteko ditu. Hori ospatzeko hainbat jarduera antolatu ditu ikasturtean zehar. Lehiaketak, argazki-erakusketak, dokumental bat... gizarte-proiektu anbiziotsu bateraino, beste elkarte batzuekin lankidetzan, Getxoko pertsonarik behartsuenentzat.

Joan den ikasturtetik, batzorde bat jarduera guztietan lanean ari da.

Lehena erakusketa bat izango da, eskaut estiloa erakusten duten 25 argazki jasotzen dituena. Haien artean kanpalekuak, txangoak eta taldearen gertakizun historikoak izango dira. Erakusketa otsailaren 1etik 14ra ikusi ahal izan da Algortako Kultur Etxean, Villamonten, eta hilaren 15etik 28ra Algortako merkatuan (08:00-14:00 eta 17:00-20:00).

Urteurrenaren leloa Koloreak Zabalduz da, hain zuzen ere eskauten ezaugarriak diren bizitasuna, gizarte-konpromisoa eta alaitasuna erakusten dituena. Hori aprobetxatuz eta heziketa-lana baztertu gabe, Getxoko taldeak Koloreak Zabalduz gizarte-proiektua abiatu du, zonako zenbait elkarterekin lankidetzan.  

Duela aste batzuk, Eskubeltz elikagai ez-galkorrak, arropa eta eskola-materiala jasotzen ari da Sahararen begiradak elkartearentzat, Saharako errefuxiatuekin lan egiten duen elkartea.

Datozen asteetan, pobrezia egoeran dauden pertsonen beharrizanak asetzen laguntzeko, taldeko 14 urteko gazteek produktuen bilketa abiatuko dute, Getxoko Elikagaien Bankuarekin batera, gure herriko supermerkatuetan.

16 urteko taldeak udalerriko Etorkinen Plataformarekin ekintza desberdinak egingo dituzte haien kultura eta egoera ezagutzeko, eta gainera, manten bilketa bat egingo dute Portu Zaharreko mojen aterpetxearentzat.

18 urteko taldeak adimen gaixotasuna dutenen Argia izeneko elkartearekin batera egingo du lan.

Bestalde, gazteenek, 8 eta 12 urte artekoek alegia, Getxoko zenbait egoitza bisitatuko dituzte eta han adineko pertsonekin jardungo dute eta tailerrak eskainiko dizkiete.

Azkenik, talde osoak Getxoko Udalarekin lan egingo du ingurumen jarduera batean, hau da,oraindik konkretatu gabe.

Eta amaitzeko, Eskubeltzek jai handi bat antolatu du ekainaren 11rako. Egunari hasiera emateko kalejira egingo da Algortan, San Nikolas Plazaraino. Plaza hau izango da jaiaren erdigunea. Bertan, txikienetatik nagusietaraino hainbat jarduera egin ahalko dituzte: rokodromoa, zango-makilak, tailerrak, aurpegi-margoketa, puzgarriak, igel-txapelketak... Gero, herri-bazkaria egingo da, eta arratsaldez, ikuskizunak eta erromeria.

Zorionak Eskaubeltz Eskaut Taldea!!!

otsailak 22 astelehena Sustapena

    • Kiribil Sarea
    • Ganbara Elkargunea, Ronda kalea z/g, 48005 Bilbo
    • Tlf: 688881374

    kiribil erakundeak

    ./include/Modules/customer/cache/thumbnails/90c0841d6494fd106a94a7e0c0460c9c200x200x50.jpg
    ./include/Modules/customer/cache/thumbnails/633621707b280f05ef52daade0463e11200x200x50.jpg
    ./include/Modules/customer/cache/thumbnails/308d052223278814397b7271b4d19c9b200x200x50.jpg
    ./include/uploads/nodo/ban-gozaldi.gif
    ./include/uploads/nodo/ban-aisibizia-1.gif
    ./include/uploads/nodo/image-gif/ban-harribide.gif
    ./include/uploads/nodo/ban-argizai.gif
    ./include/uploads/nodo/image-gif/ban-umeak.gif
    ./include/uploads/nodo/ban-aurrerantz-2.gif

    TXOSTENA 2022

    ./include/uploads/nodo/Kiribil-txostena-2022-1.png

    TRATU ON

    ./include/Modules/customer/cache/thumbnails/b32ef17ad2e09631f2552c4aae92de2b200x200x50.jpg

    Europa

    ./include/Modules/customer/cache/thumbnails/74d9409b19e70162237a727cc5ee309a200x200x50.jpg

    Memoria Txostena 2021

    ./include/Modules/customer/cache/thumbnails/94c38bb371a40a9626bdc2ae4b3069ed200x200x50.jpg

    OASIS Bizkaia

    ./include/Modules/customer/cache/thumbnails/b88994359cf41a117333a1b3e6338015200x200x50.jpg

    Proyectos

    ./include/Modules/customer/cache/thumbnails/f8f02e61acf939dee35c70c1465fffaa200x200x50.jpg

    ./include/uploads/nodo/ban-kiribil_20.gif

    Astialdi Kongresua

    ./include/Modules/customer/cache/thumbnails/602fd12d1a2eda912a41ace72ed728e6200x200x50.jpg

    Proiektuak

    marrazki lehiaketa

    marrazki lehiaketa

    Jarraitu

    ./include/uploads/nodo/youtube.gif
    ./include/uploads/nodo/flickr.gif
    ./include/uploads/nodo/twitter.gif
    ./include/uploads/nodo/facebook.gif
    ./include/uploads/nodo/instagram-1.png
    ./include/Modules/customer/cache/thumbnails/34f0539d11fde33e3fa0434f58f48659200x200x50.jpg