maiatzak 28 asteartea - ekainak 1 larunbata
2010. urtean, pertsona batzuk batu ziren, Bilboko Uribarri auzoan eskaut talde bat sortzeko helburuarekin.
Garrantzitsuena komunitate –garapena egitea zan, eta Artxandape Ikastolako udalekuak kudeatzen hasi ziren eta segidan udal haurgune, kidegune ta gaztegunea.
Geroago, boluntario gazte batzuk batu ziren, eta gaur egun dan eskaut taldearen lehenego pausuak emoten hasi ziren.
Txikiekaz hasi ziren, Koskorrak, kaskondoak,… plangintza batzarrekin; Euskalerriko Eskautak Bizkaia-rekin formakuntzak; elizaren komunitareakin; ekintzak auzoko elkarte ezberdinekin;…
Lan pilo bat egin eta gero, eskaut talde batentzat momentu garrantzitsuenetarikoa heldu da: taldeko sinboloaren koloreak aukeratu: pañoletaren koloreak. Eta maiatzaren 31an, ostirala, monitore taldeak sinbolo hau jasoko du.
Ekitaldi oso garrantzitsua, oso berezia,… 19etan, Uribarriko “Sagrada familia” parrokian.
Beraiek eta beraientzat egindako momentu bat izango da; eta guztiok parte-hartzera gonbidatzen gaituzte.
Zorionak Gozaldi Eskaut Taldea!!!
maiatzak 28 asteartea