Zaindu gaitezen eta goza ditzagun udako jaruderak!

Udako jarduerak hasi dira dagoeneko!

Udalekuen, kanpamenduen eta udako bestelako programazio berezien etorrerarekin batera, tenperatura altuko egunak eta eguzkiaren eraginpean denbora gehiago igarotzea ere iristen dira. Horregatik, jarduerak modu seguru eta osasungarrian gozatu ahal izateko, gomendio garrantzitsu batzuk gogorarazi nahi dizkizuegu.

Hidratazioa

Egun hauetan hidratazio egokia mantentzea ezinbestekoa da. Beroak eta jarduera fisikoak ura maiz edateko beharra handitzen dute, egarri-sentsaziorik izan ez arren. Horregatik, parte-hartzaile bakoitzak bere ur-botila edo kantinplora ekarri beharko du, behar denean berriz bete ahal izango duena. Egunean zehar ura edatearen garrantzia aldian-aldian gogoraraziko dugu.

Arropa egokia

Jardueretara arropa fresko, eroso, arin eta transpiragarriarekin etortzea gomendatzen dugu. Era berean, ezinbestekoa da txapela edo bisera eramatea burua eguzkiaren eragin zuzenetik babesteko, bereziki aire zabaleko jardueretan.

Eguzkitako krema

Oso garrantzitsua da haurrek eta gazteek etxetik irten aurretik beren azal motarako egokia den eguzki-babeseko krema ematea. Egunean zehar, aldian-aldian gogoraraziko dugu eguzki-babesa erabiltzeak duen garrantzia.

Jardueren egokitzapena

Familiek egun bakoitzerako aurreikusitako programazioa izango duzue eskura. Hala ere, eguraldi-baldintzek programatutako jardueretan aldaketa puntualak egitera behartu gaitzakete. Beharrezkoa denean, ordutegiak, espazioak edo jarduerak egokituko ditugu parte-hartzaile guztien ongizatea eta segurtasuna bermatzeko.

Denon artean elkar zaintzen dugu.

Zaindu gaitezen eta goza ditzagun jarduerak!

Argitaratua
Bestelakoak gisa sailkatuta