Uda hezigarri eta parte-hartzailea Erandion Ausartzenekin

Ausartzen Giza Elkarteak topagune, jolas eta ikaskuntza espazioak sustatuko ditu berriz ere uda honetan Erandioko haur eta gazteentzat.

Udalekuen bidez, aisialdia modu hezitzaile, inklusibo eta hurbilean gozatzeko jarduerak proposatzen ditu elkarteak, parte-hartzaileak beren garapen pertsonal eta sozialean lagunduz.

Udaalekuak ekainaren 22tik uztailaren 17ra egingo dira Erandion, eta 2014 eta 2023 artean jaiotako haurrei zuzenduta daude.

Ausartzenek hazteko, parte hartzeko eta uda aisialdi hezitzailetik bizitzeko aukerak sortzen jarraitzen du!

Argitaratua
Bestelakoak gisa sailkatuta