
Argizai Eskaut Taldeak 2025eko udarako programa anitza aurkeztu du, 8 eta 18 urte arteko gazteei zuzendutako lau ekimen nagusirekin. Ekainaren 25etik uztailaren 24ra, gazteek hezkuntza, natura, kultura eta nazioarteko esperientziak bizitzeko aukera izango dute.
⛺ Loma Montijan kanpamentu finkoa
Naturarekin harreman estuan, autonomia lantzeko, taldean bizitzeko eta balioak partekatzeko aukera, ingurune seguru eta atsegin batean.
🇮🇹 Kanpamentua Asis-en (Italia)
Esperientzia internazionala eta espiritualtasunaren bila Asis herrian, eskaut bizipenak eta San Franzizkoren bizitza ezagutzeko aukera paregabea.
🏙️ Gazte-udalekuak Galdakaon
Gazteentzako hiri udalekuak , parte-hartze soziala, sormena eta aisialdi osasuntsua ardatz hartuta.
🌍 Gazte-trukea Roubaix-ekin (Frantzia)
Frantziako gazteekin elkarbizitzeko eta kultura-aniztasuna bizitzeko aukera. Hizkuntzak, ikuspegi berriak eta esperientzia europarra eskutik eskura.
Argizaik udan ere hezkuntza eraldatzailearen aldeko apustua egiten jarraitzen du, gazteen autonomia, elkartasuna eta bizikidetza sustatuz.

