Portugaleteko Aisialdi Sareak hiriko haur eta gazteei zuzendutako udako programazio oso bat diseinatu du, espazio seguru eta irisgarrietan parte hartzea, gozatzea eta ikaskuntza partekatua sustatuz.
Hauek izan dira uda honetako proposamen nagusiak:
🏕️ Gazte Kanpaketa 2025
2009an eta 2010ean (15-16 urte) jaiotako nerabeei zuzenduta, jarduera hau ekainaren 24tik 30era egin da Nava de Ordunten (Burgos), 2 begiralez osatutako talde batekin.
🎒 Oporretan Zabalik – Uda Astindu 2025
Kanpazar eskolan (Portugalete) ekainaren 23tik uztailaren 24ra bitartean garatutako hiri-udalekuak. 4 eta 14 urte bitarteko 200 haurrek parte hartu dute, 24 begiralez osatutako talde batek lagunduta.
🌍 Intercambios Europeos
16 eta 18 urte bitarteko 32 gazte (16 italiarrak eta 16 Euskadikoak) bildu dituen nazioarteko mugikortasunerako proposamena.
- 🛫 Uztailaren 11tik 20ra Ruffanon (Italia)
- 🏡 Uztailaren 28tik abuztuaren 5era Portugaleten
⛺ Eskaut kanpamentuak
Portugaleteko eskaut taldeek 2009 eta 2017 artean jaiotako gazteentzako kanpamentuak ere antolatu dituzte:
- Ama Lur: abuztuaren 1etik 14ra Retes de Llantenon (Araba)
- Andra Mari: uztailaren 21etik abuztuaren 3ra Guillernaen (Araba)
- Belatzak: uztailaren 15etik 30era Panticosa (Huesca)
🌞 Aurrerantz udalekuak
- 🏡 uztailaren 28tik abuztuaren 8ra Portugaleten (Kanpazar)
Beste uda batez, Portugaleteko Aisialdi Sareak hezkuntza-aisialdi inklusibo, komunitario eta eraldatzailearen aldeko apustua egiten jarraitzen du.



