Gaur, Aurrerantz, gure sareko erakundeetako bat, bere ixte-prozesuan dagoela jakinarazi nahi dizuegu.
Aurrerantz Portugaleten egon da lanean 25 urte baino gehiagoz. Gazte talde batek sustatuta, mundu bidezko eta solidarioago bat eraiki nahi izan du beti, herriaren beharrak kontuan izanda eta komunitatea gauzatutako proiektuetan inplikatuz.
Urte hauetan zehar, Aurrerantzek hainbat proiektu ezberdin garatu ditu, haur, nerabe eta gazteei zuzenduta, baita haien familiei ere. Lortutako guztia boluntarioei esker izan da eta, hain zuzen ere, boluntarioen faltak bultzatu ditu elkarte gisa lan egiteari uzteko erabaki zaila hartzera.
Kiribil Sarean pena handia ematen digu albiste hau jakinarazi behar izateak, beti baita tristea elkarte batek funtzionatzeari uztea, batez ere proiektu on honetan parte hartzeari utziko dioten pertsona guztiengatik. Eskerrak eman nahi dizkiegu edozein eratan Aurrerantz programaren bizitzaren parte izan diren gazte guztiei eta Portugaleteko haur, nerabe, gazte eta baita heldu askok astialdi hezigarriaz gozatu ahal izatea ahalbideratu dutenei.
Eskerrik asko eta laster arte Aurrerantz!!





