AURRERANTZ… hasteko prest!
Aurrerantz Elkartearen udalekuak datorren astean hasiko dira. Guztira 300 neska-mutilek eta 60 begirale boluntariok hartuko dute parte. Bi asteko iraupena izango dute, uztailaren 31etik abuztuak 11 arte eta Portugaleteko Maestro Zubeldian egingo dira. Asko gozatzea opa dizuegu! Zorte on!










