Hilabete honetan aldi oso berezi bati amaiera eman diogu Kiribil Sarean. Hamar hilabetez elkarrekin bizi, ikasi eta lan egin ondoren, urritik uztailera gurekin izan diren europar boluntarioei agur esan diegu: Christina, Isabella, Jente, Laura, Lisa, Mauro, Mira, Sofia eta Violette.
Europako Elkartasun Kidego eta Service Civique programaren bidez hartu dute parte esperientzia honetan, Europako sei herrialde ezberdinetatik: Alemania, Belgika, Frantzia, Grezia, Herbehereak eta Italia.
Hilabete hauetan, gure erakundeen jarduera eta proiektuetan egon dira lanean, ideia berriak, ikuspegi desberdinak eta parte hartzeko gogo handia ekarriz. Haien presentziak ez du soilik lan soziohezitzailea aberastu; harrera egin dieten talde, lantalde eta komunitateen egunerokoa ere aberastu du.
Partekatutako une askorekin geratzen gara, hala nola, nerabe eta gazteekin egindako jarduerak, ospakizunak, topaketak, boluntarioen arteko bizikidetza eta herrialde ezberdinetako pertsonak elkartu, elkar entzun eta elkarrekin eraikitzen dutenean sortzen diren ikaskuntza pertsonal guztiak.
Hilabete honetan agur-bazkari bat egin dugu Kiribil Sarean, bizitakoa gogoratzeko, elkarrekin egindako bidea eskertzeko eta beste behin ere elkarrekin egoteaz gozatzeko. Erakundeek ere beren agur-ekitaldiak antolatu dituzte, loturez, ikaskuntzez eta oroimenean geratuko diren uneez beteriko esperientzia honi amaiera emateko.
Kiribil Sareatik bihotzez eskertu nahi dizkizuegu hamar hilabete hauetan egindako lana, erakutsitako konpromisoa eta izandako inplikazioa. Eskerrik asko zuen ideiengatik, energiagatik, gertutasunagatik eta gure erakundeen eta sarearen parte izateagatik.
Laster berriro elkar ikustea espero dugu. Hau zuen etxea izaten jarraituko du, eta badakizue nahi duzuenean itzul zaitezketeela.
Eskerrik asko bihotz-bihotzez partekatutako guztiagatik!!
Bestalde, hurrengo esteketan gure boluntarioek partekatutako esperientzei buruz irakur dezakezue:
– Christina: https://programaseuropeos.injuve.es/ces/experiencias/christina-sterkesi
– Isabella: https://programaseuropeos.injuve.es/ces/experiencias/isabella-marenghi
– Laura: https://programaseuropeos.injuve.es/ces/experiencias/laura-nascimben
– Lisa: https://programaseuropeos.injuve.es/ces/experiencias/lisa-maria-farris
– Mauro: https://programaseuropeos.injuve.es/ces/experiencias/mauro-bertella
– Mira: https://programaseuropeos.injuve.es/ces/experiencias/mira




