Uribarrez Udalekuak programaren bitartez, Gozaldi Gazte Elkartea hiri-ekintzak garatu ditu Uribarri auzoan, ekainaren 22tik uztailaren 10era. Aisialdi hezigarrian oinarritutako ekintza komunitario hauek 3 eta 16 urte bitarteko haurrei zuzenduta daude.
Era berean, Gozaldi Eskaut Taldeak bere kanpamendua egingo du. Natura-inguruneaz gozatzeko, elkarbizitza indartzeko eta jolasaren zein jarduera ezberdinen bidez oroitzapen partekatuak sortzeko egunak izango dira.
Beste uda batez, auzoa hazteko, partekatzeko eta gozatzeko gune bihurtzen jarraitzen dugu!


